Hiru zumaiar Euskal Kopa irabazi zuen Eibarren jubenilen taldean

Baleike 2013ko eka. 25a, 11:33

Jubenilen Ohorezko mailan dagoen Eibar futbol taldeko taldeak Euskal Kopa irabazi zuen Santutxu taldeari 1-0 irabazi eta gero. Talde honek Zumaiako hiru jokalari ditu: Jokin Gorostola, Iñigo Manterola eta Iñigo Esnal.

Eibarren talde honek sekulako denboraldia burutu du. Hirugarren izan da sailkapenean eta Erregearen Kopa jokatzeko atarian geratu du. Athletic eta Osasuna bakarrik izan dira eibartarrak baino hobeak eta atzean utzi ditu Real Sociedad, Antiguoko, Numancia edo Alaves bezalako talde indartsuak. Lehen aldia da talde honek hirugarren postuan amaitzen duela denboraldia.