ARGAZKIAK: Suaren bueltan dantzan

Baleike 2013ko eka. 25a, 09:05

Badu suak gizakien arreta erakartzen duen zerbait. Igande honetan, San Juan egunaren bezperan, urteko gau motzenean, suak piztu ziren herriko zenbait tokitan. Jendetsuenak Sanjuaniturrikoak eta beheko plazakoak izan ziren. Alde zaharrean, aspalditik datorren ohitura bati jarraipena emanez, suak eta saltoak izan ziren; plazan, aldiz, antzerkia eta dantza uztartzen dituen bigarren Ekhi festa. Hemen dituzue gau hartan ateratako zenbait argazki. Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.