Aitor Manterolak euskara eta kirolaren inguruko ikastaroa emango du UEUn

Baleike 2013ko eka. 24a, 14:21

Aitor Manterola kazetari eta futboleko entrenatzaileak, eta Aritz Olagoi kirol psikologoak 'Euskara eta kirola: euskara sustatzeko eredu eta baliabideak' izeneko ikastaroa emango dute aurtengo Udako Euskal Unibertsitatean. Ikastaroa uztailaren 22an eta 23an emango dute Iruñeako Jaso ikastolan.

Modu honetan iragartzen da ikastaroa:

"Kirola euskara sustatzeko tresna ezin hobea izan liteke. Tamalez, behar bezala landu gabeko esparrua da. Hori dela eta, kirolaren bidez euskara sustatzeko eredu eta baliabideak eskainiko dituen gogoeta gunea bultzatu nahi dugu.

Azken helburua, kirolean euskararen benetako erabilpenari dagokion ereduak jaso eta proposamen zehatzak biltzea izango da, kirol eremuan diharduten profesional eta boluntario guztiek lanerako eredu eta tresna praktikoak jaso ditzaten.

Azken buruan, ikastaroaren ondorioekin kirol federazio eta elkarteetan euskara sustatzeko oinnarrizko dekalogo edo agiri bat sortzea".

Hemen duzue ikastaroaren berri informazio zabalagoa.