Zumaia, Herriarteko zesta punta txapelketako azpitxapeldun

Baleike 2013ko eka. 24a, 14:13

 

Joan den larunbat goizean Ekainak,22 jokatu ziren, Tolosako Beotibar frontoian XVI. edizioko Herriarteko Zesta Punta Txapelketaren finalak, iaz bezala Mutriku eta Zumaiako herrien artean.

Kadete mailan partidu estua jokatu ondoren Zumaiako Iñaki Lopetegi eta Alex Gainzak osatutako bikoteak ezin izan zuen garaipena lortu Mutrikuko bikotearen aurrean, 27 – 30 ko emaitzarekin galduz.

Jubeniletako partidua oraindik estuagoa izan zen eta Cosme Agirre eta Mikel Alonso zumaiarrak lortu zuten garaipena 35 – 34 ko emaitzarekin.

Hirugarren partidua, nagusien mailakoa, erabakiorra bihurtu zen, irabazleak emango baitzion bere herriari txapela. Mutrikuko bikoteak, partidu guztian aurretik joan ondoren 35 - 28 ko emaitzarekin irabazi zuten Luis Etxabe eta Unai Uranga Zumaiako bikotearen aurka,

Sari banaketako garaian han ziren Mutrikuko Alkatea den Joseba Palenzuela eta Zumaiako Udaleko Kirol Patronatoko Zuzendaria Antton Alberdi, Tolosako Udal eta Pelota Federakuntzako arduradunekin batera.

Hau izan da, aurten jokatu den denboraldiko azkeneko txapelketa eta txosten gisan denboraldian zehar lortutako garaipenak hauek izan dira.

GIPUZKOA

Alebinak: Azpitxapeldun

Kadeteak: Azpitxapeldun

Jubenilak: TXAPELDUN

UDABERRI

Nagusiak: TXAPELDUN

Nagusiak: Azpitxapeldun

EUSKADI

Kadeteak: TXAPELDUN

HERRIARTEKOA

Kadeteak: Azpitxapeldun

Jubenilak: Azpitxapeldun Nagusiak: Azpitxapeldun

EUROPA KOPA

Txikiak: TXAPELDUN

Benjaminak: TXAPELDUN

Jubenilak: TXAPELDUN