Ostiral arratsaldean jokatu zen Odietan finalerdietako ligaxkako azken jardunaldia eta han erabaki zen zer bikotek jokatuko zuten pilota txapelketako finala.
Iribar eta Ruiz jardunaldi honen aurretik dagoeneko sailkatuta zeuden finala jokatzeko. Iribarrek ez zuen jokatu azken jardunaldia eta Gorostolak bete zuen haren lekua. 20-22 galdu zuten Odriozola eta Alkortaren aurka.
Bigarren partida erabakiorra zen. Olasagasti-Aizpurua eta Bracamonte-Oliveira bikoteek jokatu zuten partida eta irabazlea finalera pasako zen. Lehenak hobeto aritu ziren eta 22-15 irabazi zuten.
Beraz, ostiral honetan halako partidak jokatuko dira, 18:00etatik aurrera, Odietan.
Hirugarren sariaren bila: Bracamonte-Oliveira / Odriozola-Alkorta.
Finala: Iribar-Ruiz / Olasagasti-Aizpurua.