Boxeo gaua izango da Lubakin sanpedroen hasieran

Baleike 2013ko eka. 21a, 14:17

Hirugarren urtez jarraian, Ruben Arredondo kubatarrak sortutako Zumaia Cuban Boxing klubak boxeo gaua antolatuko du. Datorren ostiralean izango da, ekainaren 28an, 22:00etatik aurrera Lubaki kiroldegian, San Pedro jaien hasierarekin batera. Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Bost borroka izango dira Lubakiko pistan jarriko den ringean.

63 kilotan, Saul Lima (Mampo gym Bilbo) vs. Manuel Davila (Zumaia Cuban Boxing).

75 kilotan, Amed Bastar (Boxing Club Araba) vs. Iker Arriola (Zumaia Cuban Boxing).

57 kilotan, Andoni Hidalgo (Mampo gym Bilbo) vs. Jocksan Rivera (Zumaia Cuban Boxing).

83 kilotan, David Barros (Tito box LogroƱo) vs. Gontzal Esnal (Zumaia Cuban Boxing).

Amateurrak, Amer Benghuzzi (Mampo gym Bilbo) vs. Ivan Seidi Redes (Boxeo Anoeta).

Jocksan Rivera eta Gontzal Esnalen kasoan, debuteko gaua izango da. Iker Arriolak izan du dagoeneko borrokaldi bat, Gipuzkoako txapelketan.

Boxeo gaurako sarrerak asteburuan izango dira salgai aurrez Itzurun, Kabi, Ernio, Kantauri eta Tximista tabernatan, 9 euroan pistako eserlekua eta 6 euroan gradakoa.

Klubak otar baten zozketa ere egingo du. Txartelak gauan bertan izango dira salgai eta zenbaki saritua borrokaldiak amaitu eta berehala emango da.