Big Boy taldeak kontzertua emango du Alondegian

Baleike 2013ko eka. 21a, 13:16

Big Boy Modelo Aretoan from bigboy on Vimeo.

 

Bost zumaiar dituen talde honek kontzertua eskainiko du, 22:30etik aurrera, Oxforden. Mari kalean zen egitekoa, baina eguraldiak bultzatuta, Alondegira eraman da.

Seikote honetako bost kide Zumaiakoak dira: Jon Garcia (gitarra eta ahotsak), Iñigo Garcia (tronboia eta ahotsak), Jose Luis Barredo (klarinete baxua, organoa eta tronpeta), Iker Hazas (bonbardinoa) eta Uhin Loiola (bateria eta perkusioa). Seigarren kidea Harkaitz Bastarrika (gitarra eta baxu elektrikoa) da, Txori Txiki musika eskolako irakaslea. Beraien kontzertuetan musika eta irudiak uztartzen dituzte. Goian duzue Zarauzko Modelo antzokian eman zuten kontzertuko une bat.