Zumaiakoren futbol eskolan izena emateko epea uztailaren 1ean zabalduko da

Baleike 2013ko eka. 21a, 13:03

Zumaiako Futbol Taldeak uztailaren 1ean irekiko du bere Futbol Eskolan parte hartzeko izenemate epea. 2005, 2004, 2003 eta 2002 urteetan jaiotako neska mutilek parte hartu dezakete, horretarako Aita Mari futbol zelaiko bulegoetan edo www.zumaiako.com helbidean jaso dezaketen inskripzio orria bete beharko dute eta ordainagiria bulegoetan bertan entregatu.

2005ean, 2004an eta 2003an jaiotakoek 70 €-ko urteko kuota ordaindu beharko dute eta 2002an jaiotakoek 100 €-koa. Arropa ez dutenek beste 35 € ordaindu beharko dituzte, horren truke kamiseta, galtzerdiak, galtza eta sudadera emango zaielarik.

Entrenamendu saioak irailaren 30ean hasiko dira. Klubaren bulegoetan jaso daiteke ordutegiei buruzko informazioa.