Zine forum saio berezia, gaur, Aita Marin

Baleike 2013ko eka. 20a, 10:57

Orain 15 egun eman zitzaion amaiera Ostarrena taldearen zine forum denboraldia. Gaur, baina, saio berezia izango da Aita Marin, 22:00etatik aurrera. Nagusien Astearen barruan 'La vida empieza hoy' pelikula emango da. Laura Mañak zuzendutako film honek Pilar Bardem edota Rosa Maria Sardaren antzezlanak ditu.

Larrurik jotzen dute adinekoek? Gazte garaia haragikeriaren eta bekatuaren beldurrez igaro zuten gizon eta emakume nagusi horiek. Emakumezkoen egitekoa gizonak sabelean jarritako hazia fruitu egitea besterik ez zen; gozatzea? ezta pentsatu ere! Gaztetan egiterik izan ez zutena, zergatik ez orain?Gozatu ahal izango dute? Laura Mañas da komedia entretenigarri honen egilea, aktore beteranoek lagundu diote; haiek ondo pasa dute eta ikusleei ere ondo pasaraziko digute.