Zumaiako Nagusien Mahaiak antolatuta, Nagusien Astea egingo da gaur hasi eta astelehenera bitartean. Hitzaldiak, sari-banaketak eta mota desberdinetako festak izango dira egunotan.
Hemen duzue egitaraua:
Asteartea, 18
10:00etan: Gizarte Egoitzatik Ttipi Ttaparen irteera.
16:00etan: Otezuri Egoitzan txokolatada. Gonbidatuta joango dira Brankako Eguneko Zentroko onuradunak.
Osteguna, 20
18:00etan: Gizarte Egoitzan jokatutako lehiaketetako irabazleei sari banaketa. Jarraian, patatak errioxar erara emango da.
22:00etan: Aita Mari Zineman, zine saioa, 'La vida empieza hoy' pelikularekin. Sarrera: 4 euro.
Ostirala, 21
18:00etan: Hitzaldia eta kafe tertulia Gloria Martin psikologoaren eskutik Gizarte Egoitzan. Gaia: 'Aitona-amona zaintzailea. Aitona-amona esklaboen sindromea'. (Gaztelaniaz)
Igandea, 23
10:30ean: meza Parrokian Beheko Plaza abesbatzak abestuta.
11:45ean: 89 urte beteko dituzten guztientzako omenaldia. Ondoren, parte-hartzaile guztientzako luntxa. Tokia: Gizarte Zentroa.
Astelehena, 24
San Juan Egoitzan, egoiliar eta Brankako eguneko zentroko onuradunekin.
11:00etan: Meza
11:45ean: hamaiketakoa denentzat.