Alex Uranga kanporatua izan da Brasilen

Baleike 2013ko eka. 11a, 08:28

 

Alex Urangak ez du zortea alde izan Itacoatiaran (Brasil) jokatzen ari den Grand Slameko proban. Atzo egin zuen debuta eta lehen mangako bere txandan laugarren izan zen. Astelehenean bertan hurrengo mangara pasatzeko bigarren aukera izan zuen eta hirugarren egin zuen. Beraz, kanporatua izan da.

Alex Urangak ez du hasiera ona izan Itacoatiarako proban

Lehen mangan atzean geratu ziren parte hartzaileei txapelketan aurrera egiteko bigarren aukera bat eman zitzaien astelehenean bertan, lehen manga amaitu eta berehala. Alan Muñoz txiletarra, Jose Otavio brasildarra eta Sam Bennett australiarra zituen aurkari Alexek. Lehen bien artean sailkatu behar zuen txapelketan aurrera egiteko. Lehen mangarekin alderatuta lan hobeagoa egin zuen Alexek baina ez zen nahikoa izan: 13 ehunekogatik gailendu zitzaion Otavio. Txanda honetan onena Muñoz izan zen, 15,13 punturekin, bigarren Otavio 14,01 punturekin, hirugarren Alex 13,88 punturekin eta laugarren Bennett 11,68rekin.

IBA World Tourreko Australiako proban laugarren egin eta gero, ondorengo bietan ez da Alex hain txukun aritu. Txilen bigarren mangan izan zen kaleratua; Brasilen, aldiz, lehenengoan. Grand Slamak bi hilabeteko tartea hartzen du orain. Hurrengo proba Mexikon izango da,  abuztuaren 1etik aurrera Puerto Escondidon jokatuko den Zicatella Challenge, hain zuzen ere.