Txori Txikiren dantza saioa izango da gaur, osteguna, Odietan

Baleike 2013ko eka. 6a, 09:39

Gaur, osteguna, dantza emanaldia izango da ZumaianTxori Txiki Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. 18:30ean emango zaio hasiera kofradian eta jarraian dantza saioa egingo da Odieta frontoian (eguraldi txarra eginez gero Maria eta Josen).

Bertan, eskolako ikasle guztiek hartuko dute parte, gaztetxoenetatik helduetaraino, eta Euskal Herriko probintzia desberdinetako dantzak egingo dituzte. Aurtengo honetan dantzari profesionalak ere izango dira, Alain Maya Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako irakaslea eta Jon Maya. "Ohore bat izango da gonbidatu gisa Jon Maya izatea". Alain eta Jon Maya Kukai dantza konpainiako partaide eta fundatzaileak dira.