Algorri taldeko autobuserako izena emateko epea zabaldu da

Baleike 2013ko eka. 5a, 08:31

Futbol denboraldia oraindik amaitu ez denean, datorrenera begira hasiak dira batzuk. Realaren aldeko Algorri taldearen kasua da. Datorren denboraldian Anoetara joateko autobuserako izen-emate epea dagoeneko zabalik dago. Izenak Algorri tabernan emango dira ekainaren 30a baino lehen. Ligako eta Kopako partidez gain, datorren denboraldian Europako partida bat ere jokatu da. Prezioak zehaztuko dira.