Sanpedrotako danborradaren entseguak hilaren 10ean hasiko dira

Baleike 2013ko eka. 4a, 09:07

Ekainaren 10ean hasiko dira San Pedro jaietako danborradaren entseguak. Saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, 20:00etatik 21:00etara Herri Eskolan.

Ekainaren 28an aterako da danborrada herriko kaleetara. Herri Eskolatik abiatuko da 18:45ean eta 20:00etan Udaletxe aurrean izango da, banderaren igoeran. 21:15ean amaituko dela aurreikusten da.

Danborradak urtero elkarte edo pertsona bat omentzen du. Aurten Lourdeseko erromesaldiko Zumaiako taldeak jasoko du omenaldia.