Txori Txikik Urola bailarako musika eskolen festan hartuko du parte

Baleike 2013ko eka. 4a, 09:00

Datorren asteburuan Urola bailarako Musika Eskolen artean antolatutako “Musika Festa” izeneko elkartrukean parte hartuko dugu, Zumaia, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia eta Zumarragako eskolek.

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak asteburu honetan Azpeitian egingo den Urola bailarako musika eskolen artean antolatutako Musika Festan hartuko du parte. Zumaia, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia eta Zumarragako eskolek hartuko dute parte. Aurten lehen aldiz antolatzen da halako zerbait. Lehenengo festa hau Azpeitian egingo da.

Hasteko, ekainaren 7an, Konboa joango da Zumaiako eskolako ordezkari bezala. 19:30ean izango da ekitaldia Azpeitiko enparantza nagusian.

Ekainaren 9an, berriz, goizetik hasi eta eguerdira arteko festa izango dute. 11:30ean eskoletako trikitilari, txistulari eta abeslariak hasiko dira kalejiran Azpeitiko kaleetan zehar. 12:30ean perkusionistek hartuko dute txanda eta bukatzeko 13:00etan Azpeitiko enparantza nagusian kontzertua izango dugu.

Aurtengoa lehenengo Musika Festa izanik, jarraipen bat emateko asmoarekin jaio da elkartruke hau. Izan ere musika irakaskuntzan ikasleei beste eskoletan egiten dena ikustea, jende desberdina ezagutzea eta ekintza desberdinetan parte hartzea ondo etortzen bait zaie.