Gorka Etxabe, Estatu Espainiarreko onena Valentzian jokatutako nazioarteko proban

Baleike 2013ko eka. 4a, 08:19

 

Gorka Etxabe Aizarnazabalgoak emaitza ikusgarriak lortu zituen Valentzian jokatutako pistako nazioarteko lehiaketan. Lasterketa honetarako Hyundai Oarso Car-eko elastikoa gaztea txirrindulari bakarra izan zen jokatutako bi lasterketetan podiuma zapaltzen.

Gorka Etxabe lehen urteko juniorra da eta parte hartzaileen artean gazteenetakoa izateaz gain, bakarrik lehiatu zen beste lurraldeetako ordezkarien aurka. Europa mailan punta puntan dabiltzan txirrindulariak izan ziren parte hartzen. Hau guztia kontutan izan da meritu handiagoa du Etxaberen lan eta emaitzak. Kikildu gabe, bi probatan hasieratik aurpegia eman zuen eta onenekin izan zen uneoro.

Scratchean 3. sailkatu zen portugaldar bat eta frantziar baten atzetik; puntuaketan 2. izan zen; etxean korritzen zuen valentziar batek irabazi zuen, puntu bakarra atera ziolarik Etxaberi.

Beraz, bi domina ekarri ditu: zilarrezko bat eta brontzezko bat, eta nazioarteko lehiaketa zenez, domina horiek Espainiako selekzioari dominen lorpenen zerrendan 4. kokatzea erraztu zion, Zeelanda Berria, Italia eta Frantzia-ren atzetik eta Britania Handia, Alemania, Portugal, Polonia eta Errusiaren aurretik.

Gustura itzuli da nazioarteko lehiaketatik Etxabe, uste baino askoz ere emaitza hobeak lortuta eta itxaropentsu aurki jokatuko diren pistako Espainiako txapelketei begira.