'8 apellidos vascos' pelikularako irudiak grabatuko dituzte gaurtik asteazkenera bitartean Zumaian. San Telmo ermitaren inguruan ari dira grabatzen eta komentuko kapera aldagela eta makillatzeko leku bezala ari dira erabiltzen. Argazkietan Carmen Machi agertzen da, 'Aida' telesailako protagonista. Bera da Clara Lago eta Karra Elejalderekin batera, pelikula honetan agertuko den izen ezagunetako bat. Argazkiak Clara Lagoren twitterretik hartutakoak dira.