Musika Eskolako rock kontzertua, kofradian

Baleike 2013ko mai. 31a, 08:36

Eguraldiak zapuzten ez badu, gaur, maiatzak 31, ostirala, Txori Txiki musika eta dantza eskolako ikasleen rock kontzertua izango da kofradian, 19:30ean. Bertan, musika tresna ezberdinez osatutako taldeak ( gitarra, pianoa, baxua, bateria, flauta, saxofoia, ahotsa) 70eko hamarkadako funk estiloko abestiak joko dituzte, James Brown eta Stevie Wonder bezalako artisten piezak, besteak beste.