Eider Manzisidor, hirugarren Euskadiko Txapelketan

Baleike 2013ko mai. 31a, 08:19

 

Eider Manzisidor, Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklista, hirugarren sailkatu zen pasa den asteburuan Elorrion jokatutako Euskadiko txapelketan, eta beraz brontzezko domina eskuratu zuen. Oso ibilbide gogorrarekin jokatu zen lasterketa, baina oikiarrak ederki erakutsi zuen bere gaitasuna, baita ondo neurtu ere bere aukerak eta azkenean hirugarrena izan zen. Ginkanan 7. sailkatu zen. Gaizka Gurrutxaga Aizarnazabalgoak ere maila ona erakutsi zuen eta 14. sailkatu zen; ginkanan 40. izan zen.

Kadete mailan, Lazkaon jokatutako Gipuzkoako Txapelketan, Jon Agirrek 53. amaitu zuen lasterketa, bosgarrenaren denbora berean. 100 txirrindulari izan ziren irteeran. 51 kilometroko bidea orduko 40,06 kilometroko abiaduran egin zuten eta 73 bakarrik heldu ziren helmugara.

Junior mailan, Aitor Olaziregik lasterketa itzela egin zuen Elgoibarren. 79 txirrindulari abiatu ziren lasterketako 92 kilometroak egiteko, Kalbarioko mendatea barne. Eguneko ihesaldi guztietan sartu zen Viveros San Antongo txirrindularia eta azkenean 7. sailkatu zen, Gervaisen oroimenezkoan parte hartu ahal izateko puntu preziatuak lortuaz. Mikel Santxez 39., Haritz Eizagirre 40, Jose Manuel Castillo 43. eta Gorka Etxabe 49. Horiek izan ziren taldeko beste txirrindularien sailkapen postuak eta ez dira txarrak kontutan hartu behar da, bataz besteko abiadura orduko 42,87 kilometrokoa izan zela. Gorka Etxabe ihesaldi batean ere sartu zen. Taldeka Viveros San Anton 8. sailkatu zen eta nabarmentzekoa da 92 kilometroko lasterketa izan arren, lehen kilometrotik izan zirela ihesaldiak.

Ibon Egañak ez zuen Elgoibarko lasterketa bukatzerik izan eroriko ikusgarri bat izan bait zuen. Mendaroko erietxera eman eta han hartatu ondoren, eta ezpain gaina josi ondoren etxera joan zen, baina gorputz guztia ederki mallatuta.

Gorka Etxabek asteburu honetan Hyundai Oarso Car taldearekin Valentzian parte hartuko du Nazioarteko pistako lehiaketa batean. Junior mailako Europako txirrindulariak izango dira Sari honetan parte hartzen, eta eurekin nor baino nor lehiatu nahi du Aizarnazabalgo gazteak, eta bide batez ikasi, oraindik ere lehen urteko juniorra baita.

Asteburu honetan juniorrek Eibarren izango dute karrera, kadeteek Urretxun eta infantil eta alebinek Lezon.