Zumaiako Arraun Elkarteak platanitoa eta arraunlari koadrila aurkeztuko ditu igandean

Baleike 2013ko mai. 29a, 09:32

Igandean, ekainaren 2an, urteroko ekitaldia egingo du Zumaiako Arraun Elkarteak: traineruko arraunlarien aurkezpena. 11.30ak aldera izango da Arranplan. Emakumezkoak eta gizonezkoak izango dira bertan: Zumaia Salegi Jatetxea eta Zumaia, hurrenez hurren. Traineru berria ere hantxe izango da, berrikuntza bezala.

Egun berean ekainaren 2an, 08.30ean, arraunlari beteranoek aurreneko entrenamendua egingo dute. Osatu berria da taldea. Deialdia irekita dago oraindik, eta arraunlari ohi izan edo arraunean ibiltzeko gogoa berandu samar piztu zaiona izan, bertara azaltzeko aukeran dago.