'Grampian Scepter' izeneko ontzia uretaratu du gaur Astilleros Balenciaga enpresak. 18:00ak aldera izan da eta arazorik ez du izan. Uretaratu eta berehala Sarauneko moilara lotu dute.
Gaur uretaratutako ontzia orain hilabete ingurutik Zumaiatik joan zen 'Grampian Sovereign'-en bizkia da. 83 metroko luzera du eta 18 metroko zabalera. Honek ere Iparraldeko Itsasoko petrolio plataformetarako egingo du lan eta Eskoziako Aberdeen hiriko portua izango du bere basea. Balenciagak North Star Shipping armadorearentzako egiten duen azken ontzia izango da. Mota honetako beste hiru ontzi egin ditu enpresa honek armadore honentzako.