BIDEOA: LOMCE legeari buruzko mahai-ingurua

Baleike 2013ko mai. 28a, 14:19

Hezkuntza sistema erreformatzeko Espainiako gobernuak onartu berri duen LOMCE legeari buruzko mahai-ingurua egin zen maiatzaren 22an Oxford aretoan, Maria eta Jose ikastetxeak antolatuta. Eztabaidan parte hartu zuten Jone Berriozabalek (EAJko legebiltzarkidea), Juanjo Agirrezabalak (EH Bilduko legebiltzarkidea) eta Juanma Aramendik (2009-2012 legealdian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza departamenduko pertsonalaren kudeaketako zuzendaria - PSE-EE). Argiako kazetari Mikel Asurmendik egin zituen moderatzaile lanak. Argiak egindako bideo honetan ikus dezakezue mahai-ingurua.