Ostegunean, maiatzak 30, eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatzeko egingo den greba orokorraren harira, zenbait deialdi eta manifestazio egingo dira Zumaian.
Hala, goizeko 9:00etan manifestazioa aterako da Kofradiatik. Leku beretik, baina 18:00etan, beste manifestazio bat aterako da. Donostian, 12:00etan eta Antiguo auzotik aterako den manifestazioan parte hartzera ere dei egiten da.
Grebara begira giroa berotze aldera, zenbait ekitaldi egin ziren pasa den asteburuan. Ostiral iluntzean gazteak banketxeen aurrean kontzentratu ziren.
Larunbatean, aldiz, kolektibo ezberdinen kontzentrazioa egin zen greba orokorrera dei egiten.