Itsas-Gaineko kadete mailako K4ak brontzezko domina eskuratu du Espainiako Kopan

Baleike 2013ko mai. 28a, 10:06

Itsas gaineko kadeteak urte osoko lan gogorrari esker emaitza bikainak lortzen ari dira Euskadi zein Espainia mailan. Larunbatean Trasonan (Asturias) jokatu zen 1.000 metroko Espainiako kopan brontzeko domina eskuratu zuten zumaiarrek.

Goizez Irati Osak, k1ean, primerako finalerdia burutu zuen, baina 3 hamarrenekogatik ez zen A finalean sartu. B finala jokatu behar izan zuen  bikain irabaziz, guztira meritu handiko 10. postua lortuz.

Arratsalde gogorra izan zuten piraguistek, gehienek 1.000 metroko bost estropada egin behar izan baitzituzten. Itsas Gainek bi k2 ontzi eraman zituen: batean  Imanol Berruetabeña eta Unai Gereka, eta bestean Unai Azkune eta Martin Egaña. Bi ontziek lortu zuten finaletara pasatzea;  Imanol eta Unai Gereka getaiarrak final nagusian  7. postua lortu zuten  eta Unai Azkunek  eta Martinek  jokatu zuten C finalean 8 postuan sartu ziren. .

Arratsaldeko azken frogan, Itsas gaineko K4 ontzia osatzen zuten Imanol  Barruetabeña, Martin Egaña, Unai Gereka eta Kepa Txapartegik  final nagusian  brontzea lortu zuten. 1.000 metrotan jokatzen den  estropada bikaina burutuz, urrea (Sevillako Club nautico) 2 sengundutara eta zilarra (Irungo Santiagotarrak) 4 hamarreneko eskasetara izan zituztelarik.