Zumaiakoren kadeteek liga irabazi dute

Baleike 2013ko mai. 27a, 10:22

Kadeteen lehen mailako txapelduna erabakitzeko partida jokatu zen igande eguerdian Beasaingo Igartza futbol zelaian. Zumaiako eta S.A.N.S.E. neurtu ziren eta zumaiarrak izan ziren irabazleak.

Igoerako faseko bi onenek jokatu zuten partida hau. Donostiarrak eta zumaiarrak euren taldetako liderrak izan ziren eta biek eskuratu dute Ohorezko kadete mailarako igoera. Mailako talde onena zein zen zegoen jokoan partida honetan.

Urduritasun handiarekin jokatutako partida batean zumaiarrak izan ziren nagusi. Lehen zatian hobeto moldatu ziren Donostiakoak, baina bigarrenean kolore gorria nagusitu zen Beasainen. Markagailua honela mugitu zen: 1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 4-1, 4-2 eta 5-2. Zumaiakoren goleatzaileak Andoni Fleitas (2, bat penaltiz) eta Iker Jimenez (3) izan ziren. Gorka Uranga ere primeran aritu zen.

Partidaren hasieran eta amaieran IƱaki Espilla lagunaren irudia zeramaten kamisetak jantzi zituzten Zumaikokoek.