Ibon Egañak irabazi du II. Arritokietara igoera bizikletan

Baleike 2013ko mai. 25a, 15:46

II. Arritokietara igoera txirrindularitza proba jokatu da gaur goizean. Hasteko, benjamin mailakoentzako ginkana egin da beheko plazan. Ondoren egin dira igoerak. Alebin eta infantil mailakoek kilometro beteko igoera egin dute, plazatik Arritokietako elizatxora bitartean. Ondoren kadete eta nagusien txanda izan da. Hauek Andika baserriraino heldu dira, bi kilometroko bidea eginaz. Helduetan Ibon Egaña izan da nagusi: sei minutu eta erdi behar izan ditu bide maldatsua egiteko. Proba amaitu eta gero, txikienak Basusta aldera joan dira bizikletan Sastrakas taldeko kideek lagunduta.

Sailkapenak

Alebinak, gizonezkoak

1. Mikel Azkue 2:58.

2. Unai Sasaiain 3:22.

3. Manu Alfonso 3:24.

Alebinak, emakumezkoak

1. Libe Amas 4:05.

Infantilak, gizonezkoak

1. Gaizka Gurrutxaga 2:19.

2. Peio Etxabe 2:27.

3. Anas Miftah 3:06.

Kadeteak, gizonezkoak

1. Josu Yeregi 9:59.

Nagusiak, gizonezkoak

1. Ibon Egaña 6:32.

2. Iñaki Arrizabalaga 6:59.

3. Ander Epelde 7:22.