Alex Uranga kanporatua izan da hirugarren mangan

Baleike 2013ko mai. 24a, 14:11

Amaitu da Txileko proba Alex Urangarentzat. Hirugarren mangako azken txanda jokatu da orain gutxi (atzo zen jokatzekoa, baina atzeratu egin zuten) eta Alex hirugarren izan da, 12,13 punturekin. Aurretik sailkatu dira Dave Hubbard hawaiarra (14,71 puntu) eta Dallas Singer australiarra (13,83 puntu). Txanda honetako lehen biak sailkatzen ziren laugarren mangara.

Grand Slameko hurrengo hitzordua Brasilen izango da, ekainaren 6tik 16ra bitartean egingo den Itacoatiara Challenge.