Gazteak banketxeen aurrean kontzentratuko dira gaur

Baleike 2013ko mai. 24a, 10:14

Maiatzak 30eko greba orokorraren harira, astean zehar egunero kontzentrazioak izan dira herriko eremu ezberdinen aldarriak batzeko. Gaur, 19:30an herriko gazteak "kontzentrazio-burrundaba" egingo dute banketxeen aurrean. Bestalde, bihar, 13:00etan, "agerraldi masiboa" egingo dute Kofradian.