Zumaiako Sastrakas MTB taldeak zine saioa antolatu du gaur gauerako: 'Where the trail ends' film dokumentala emango da, gaur, 22:30etik aurrera, Aita Mari zinean. Red Bull etxeak ekoiztutako film honek kirol mota honetako izen esanguratsu batzuei jarraipena egiten die. Munduko hainbat tokitan grabatutako irudi ikusgarriekin osatzen da pelikula. Kirol hau maite dutenentzako gozamena izango da. Sarrera doan izango da eta nahi duenak aretoko sarreran jarriko den otartxoan laguntza eman ahal izango du.
Irteerak
Honekin batera, Sastrakas taldeak mendiko bizikletako bi irteera antolatu ditu astebururako. Bihar, 11:00ak aldera, Arritokietako igoera amaitu eta gero, Elorriaga auzora joango dira haurrekin. Igandean, berriz, Zumaiako buelta egingo dute mendiko bizikletan. 8:00etan aterako dira Lubaki kiroldegitik.