Pulpoko kadeteek Gipuzkoako Kopako finala jokatuko dute bihar Zumaian

Baleike 2013ko mai. 24a, 08:58

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da norgehiagoka Eibar Eskubaloia taldearen aurka.

Espainiako Txapelketan gertatutakoaren arantza kentzeko aukera paregabea izango dute bihar Lubaki kiroldegian kadete mutilek. Denboraldiari amaiera biribila eman nahi diote eta garaipena ikusleei eskaini. Horretarako, urteko azken lehiaketako finala izango dute. Berriro etxean, eta Eibar Eskubaloia taldearen aurka.

Final honetara erraz iritsi dira. Ligaxkako bost partidak irabazita, sailkapeneko lehen postuan igaro dira 10 puntu, 218 gol alde eta 131ka aurka izanda. Ea denboraldi ahaztezin hau zapore gozoarekin amaitzen duten.