PSE-EE: “Txipdun edukiontziak jartzearekin ados gaude, baina kodedun poltsek ardura sortzen digute”

Baleike 2013ko mai. 23a, 10:10

PSE-EEren udal taldeak pozik dago hondakinen inguruko gatazka bideratu delako eta Birziklapena bai, atez ateakoari ez plataforma zoriondu dute “akordioa lortzeko egindako lanarengatik eta Bilduren zuzenketa politikoa lortzeagatik”.

Edukiontzi txipdunak jartzeko akordioa sinatu du Hondakinen mahaiak

Hau da hondakinak biltzeko adostutako sistema

Atez atearen aurkako plataforma: "Pozik gaude emaitzarekin, helburuak bete ditugu eta"

EH Bildu: "Zumaiar guztiok irabazi dugu akordio honekin"

EAJ-PNV: "Zumaiarren mobilizazioak atez-atekoa atzera bota du"

Hedabideetara bidalitako ohar batean, Emiliano Cabañas zinegotziak bere ardura azaldu du “Bilduk prestatuko dituen poltsetan kode-barrak erabiliko direlako familiak identifikatzeko. Beraz, intimitatea ez dago ziurtatuta”. PSE-EEren ustetan, informazio hori bosgarren edukiontziaren erabilera indartzeko ezarriko diren hobarietarako bakarrik erabili beharko litzateke.

Cabañasen esanetan, “akordioaren aldeko izpiritu” honi esker, hondakinen bilketaren inguruko gaia lasaitzea lortu du. “Baina, batez ere, herritarren mobilizazio honek Bildu ziaboga bat egitera behartu du. Zarautzen, Azpeitian, Ormaiztegin edo Urretxun bezala, Bildu konturatu da ezin duela gobernatu inposizioaren bitartez herritarren halako erantzuna duenean”.

“Legealdiaren hasieratik, Bilduren jarrera gogorrak Zumaiako bizitza ernegatu du. Orain, legealdiaren erdian gaudenean, bere zuzenketa politikoak ekarri du edukiontzien sistemari eskeri %60 eta %70 inguruko birziklatze mailak lortu daitezkeela”, gaineratu du.

Sozialisten bozeramailearen esanetan, “birziklatzea gure herritarren kulturaren parte izan behar du, nahiz eta oso pozik gauden lurraldean lortu diren birziklatze mailekin”. “Gipuzkoan urte asko goaz birziklatzen eta urtetik urtera emaitzak hobeagoak dira. Gaur egun gehien birziklatzen duen herrialdea da Gipuzkoa. Maila %43ra heldu izanak frogatzen du hori. Bilduk ez du birziklatzearen aldeko kontzientziazioan ezer egin; alderantziz, azken bi urte hauetan koalizio abertzaleak herrien bizikidetza ernegatu du atez atekoaren inposizioarekin.