Ekainaren 13an Urola bailarako jubilatuen eguna ospatuko da Orion. Parte hartu nahi duten Zumaiako edadetuek Beheko Plaza elkarteak hogarrean duen bulegoan eman beharko dute izena, ekainaren 7a baino lehen.
Egitaraua
12:00etan: meza, Beheko Plaza abesbatzak kantatua.
Ondoren, trikitilari eta Beheko Plaza abesbatzak alaitutako txikiteoa.
14:30ean, Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria.
Menua: bakailao tortila, bakailaoa piperrekin, idi txuleta, postrea eta kafea. Edariak: Etxeko sagardoa, ardo gorria, xanpaina.
Prezioa: 35 euro pertsonako.