Distira argazki taldeak antolatuta, Udaberriko argazki rallya egingo da Zumaian, ekainaren 1ean, Urola ibaiaren inguruan.
Jarraian dituzue lehiaketako oinarriak:
1. Data: 2013ko ekainak 1ean.
2. Parte-hartzaileak: Edozein zaletuk har dezake parte.
3. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.
4. Gaiak: Egun berean emango da gai zerrenda, izen ematean.
5. Eremua: Urola ibaia izango da.
6. Izen ematea: Zumaiako Foronda eraikinean, ekainaren 1ean,
8:00etik 9:00etara. Parte hartzaile bakoitzak 8 euro ordainduko ditu
izena ematean.
7. Argazki txartelaren deskarga: Argazkiak txarteletik deskargatu
beharko dira 14:00ak baino lehen, Foronda eraikinean. Lehen 50
argazkiak hartuko dira kontuan lehiaketarako, baina ez dira zenbaki
korrelatiboak izan beharrik.
8. Argazki aukeraketa: Aurkeztu beharreko bilduma 6 argazkik
osatuko dute + kontrolerako 2 argazki (hauek ez dute punturik emango
baina nahitaezkoak izango dira). Ekainaren 9a baino lehen argazkilari
bakoitzak mezu bat bidaliko du udaberrirallya2013@gmail.com
helbidera, kontroleko argazkien eta aukeratutako 6 argazkien zenbakiak
zehaztuz, parte-hartzaile zenbakiarekin eta bakoitza zein gaiari
dagokion adieraziz.
9. Oinarriak: Parte-hartzaileak argazki aukeraketa egiten dutenenan
posta elektronikoz erantzungo zaie argazkiak ondo jaso direla
ziurtarazteko. Argazki sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko
dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere
egilearen izena aipatuta. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak
erabat onartzea dakar.
10. Sariak: Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
- Bilduma oneneari 250 euro eta garaikurra.
- Bigarren saria: 150 euro.
- Hirugarren saria: 100 euro.
- Argazki onenari: 100 euro.