Osteguneko dantza emanaldia bertan behera geratu da eguraldiagatik

Baleike 2013ko mai. 22a, 08:31

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak maiatzaren 23rako, osteguna, antolatuta zuen dantza emanaldia bertan behera geratuko da eguraldi txarra dela eta. Aurrerago, eguraldiaren arabera, jarriko da emanaldiaren data berria. Beraz, egun honetan dantzako klaseak izango dituzte beti bezala.

Bestalde, maiatzaren 24ean, ostirala, Musika Eskolako kantuko ikasleek kontzertu lirikoa eskeiniko dute komentuan 19:30ean.