Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen

Baleike 2013ko mai. 22a, 07:45

Txileko Arica Challenge, IBA World Tourreko hirugarren proba, pasa den ostiraletik da abian, trialekin. 24 onenak, baina, gaur hasiko dira lanean, eta horien artean izango da Alex Uranga zumaiarra.

Alexek laugarren egin zuen apirilaren amaieran Australiako NSW South Coast Mobile Challenge proban, Grand Slameko bigarren proba puntuagarrian. Emaitza hari esker, sailkapeneko zortzigarren postura igo da Alex.

Australiako proba amaitu eta berehala joan zen Alex Txilera, El Gringoko olatoa ezagutzera eta txapelketa jokatuko den leku bertan entrenatzera. Lepoan zituen arazoak ere sendatu omen zaizkio eta txapelketa baldintza onekin jokatuko duela azaldu du.

Gaurko zortzigarren txandan izango da Alex. Txandako aurkariak Yoan Florantin (Reunion irla), Alberto Colucci (Venezuela) eta trialetako bosgarren sailkatua izango ditu.