Kultur etxeak herrian ikastaroak eman dituzten irakasle edo taldeei zuzendutako deialdia egin du.
Ikastaro berri hauek irail amaieran hasi eta ekaina bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2013/2014 ikasturtearen barne; eta kultura eta aisialdiaren inguruan ibili beharko dute.
Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera egin ezkero.
Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net.
Proposamenak aurkezteko epea: ekainaren 14an amaituko da.