Antonio Arruti, Oikiako poeta

Baleike 2013ko mai. 20a, 09:45

Ez oso ezaguna, baina zokormazoak, sanbartolomeak, Pollos Oiquina eta 1930eko Zarauzko bandera irabazi zuen tripulazioa eman zuen auzoak/herriak poeta bat ere ekarri zuen mundura: Antonio Arruti.

Xabier Mendigurenen tuit batek ematen zuen honen berri:

[embed]https://twitter.com/xme64/status/332626442615672832[/embed]

Baina zein zen Antonio Arruti?

Mendigurenek bere blogean azaltzen duenez, Antonio Arruti 1882an jaio zen Oikian eta gazte hil zen, 1919an, 37 urte besterik ez zituela. Frantziskotarra zen, baina baita poeta ere. Mendigurenen ustetan, “ez da izugarri poeta ona, baina bai esanguratsua, eta sintoma bezala du interesa. Zeren sintoma? Kolonizazio eta deskolonizazio mentalarena”.

Baserri giroan hazia bazen ere, “erdararen ponpoxokeriak liluratu egin zuela esan liteke”. Urteekin, baina, Erroman zela, erdal poemen artean euskarazkoak sartzen hasi zen, “eta laster batean euskarazkoak egin zituen bakarrik. Estiloa askoz ere soilagoa izango du orain; batetik, espainieraren baliabide erretoriko ongi landuak falta dituelako”.

Xabier Mendigurenen blogean dituzue Antonio Arrutik idatzitako poema batzuk, bai gaztetan gazteleraz idatzitakoak, baita heldutasunean euskaraz sortutakoak.

Auñamendi Eusko Entziklopediak ere ematen du Arrutiren berri (gazteleraz), nahi eta jartzen duen Zarautzen jaio zela.