EAJ-PNV: "Zumaiarren mobilizazioak atez-atekoa atzera bota du"

Baleike 2013ko mai. 18a, 07:59

EAJ-PNVko udal taldeak bere iritzia eman du asteartean aurkeztu zen akordioaren inguruan. Ohar baten bitartez, Udaletxean bozeramaile jeltzalea den Montse Aranak positibotzat jo du akordioa eta Atez atekoaren aurka eta birziklapenaren aldeko plataformak “kontzientziazio lanean” izan duen “gizalegezko jokaera” azpimarratu du.

Edukiontzi txipdunak jartzeko akordioa sinatu du Hondakinen mahaiak

Hau da hondakinak biltzeko adostutako sistema

Atez atearen aurkako plataforma: "Pozik gaude emaitzarekin, helburuak bete ditugu eta"

EH Bildu: "Zumaiar guztiok irabazi dugu akordio honekin"

Zumaiko EAJ-PNVk “positibotzat” jo du hondakinen bilketa sistemaren inguruan lortutako akordioa eta adierazi du hori posible izan dela “zumaiarrak lehenengo momentutik mobilizatu zirelako atez atekoa inposatzeko ahaleginaren aurka”.

Aranak atez atekoaren aurka eta birziklapena bosgarren edukiontziaren bidez egitearen aldeko plataformak, “kontzientziazio lanean izan duen “gizalegezko jokaera” goraipatu du. Horrela azpimarratu du “4.201 sinaduren bilketa eta modu publiko eta baketsuan, balkoietan zabor poltsak zintzilikatuz” egindako ekimenak.

Kronologia eginez, gogoratu du polemika guzti hau alkateak, “bere alde bateko erabakiaz”, Zumaia beste 34 udalerriekin batera, Atez atekoa ezartzeko Bilduk, 2012ko otsailean egin zuen argazkian sartzeko hartutako erabakitik sortu zela. Eta gehitu du: “sistema hau 2013ko martxorako inposatu nahi zuten”.

“Ezartze prozesuaren gidoia jarraituz- aipatu du Aranak- Bilduk, Aralarren babesarekin, %80ko birziklapena lortzeko atez atekoa errebindikatuz mozioa aurkeztu zuen. EAJ-PNVk aurka bozkatu zuen eta Plataformak udalari eskatuz zituen, atez atekoaren inposaketaren etenaldia eta egungo edukiontzien sistema garatzeko bi eskariak bereganatuz, 2012ko uztailean pleno berezi bat eskatu zuen gaia aztertzeko. Gobernu taldeak aurka bozkatu zuen eta atez atekoa ezartzeko asmoarekin jarraitu zuen”

“Sortu zen gatazka ikusirik” zinegotzi jeltzaleak aipatu du irailean aurkeztu zutela Hondakinen Mahaia osatzeko ekimena. Hainbat bilera egin ondoren non “EAJ-PNVek beti defendatu du gaur egungo edukiontzien sistema eta organikoentzako bosgarren baten hedapena”, hil honetan bertan lortutako akordioa azpimarratu du Aranak. “Labur bada ere- jarraitu du- Zumaian ez da Atez atekoa ezarriko. Aldaketa batzuk izango dituen edukiontzien sistemarekin segituko dugu. Denok gaika sailkako ditugu hondakinak eta modu berean malgutasunez. Horrek posible egingo du etxebizitza bakoitzak modu erosoan kudeatzea eta baita ere banakakoen beharrei erantzutea.”

Azkenik esan du “orain sistemaren berezitasunak landu behar direla eta herria informatu”.