Ardantzabideko konpostgunea larunbatean jarriko da martxan

Baleike 2013ko mai. 16a, 08:31

Ardantzabidekoarekin 6 auzo-konpostgune daude dagoeneko Zumaiako herrian, eta 106 familia izen emanda. Larunbatean, maiatzaren 18an, 10:00etan, abian jarriko da gune hau, Ardantzabiden konposta egiteko izen emanda dauden auzotarrekin egingo den bileraren bitartez.

Konpostatzen hasiko diren auzotarrek dagoeneko egina dute konpostatzen hasteko ikastaroa. Ekimen honi buruzko informazioa nahi duen edonor, larunbatean gunera hurbil daiteke, 10:00etatik 11:00etara bitartean, eta izenak emateko aukera ere izango da bertan.

Udaletik gogorarazi nahi da, gainera, auzo konpostatzea egiteagatik hondakinen tasaren beherapena jasotzeko, Udalera joan behar dela eskaera egitera.