Marixi Sesma eta Mikel Emezabal herrikideak partaide dituen Urval Ensemble klarinete laukoteak kontzertua emango du, gaur, 19:30ean, Bilboko Barrainkua Udaltegian. Aita Donostiaren lanez osatutako errepertorioa joko du laukoteak.
Aita Donostiaren kantuak direla aitzaki, euskararen eremu geografikotik kanpo Euskal Kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz, hainbat kontzertu eskeintzeko gonbidatuak izan dira iragan hurbilean bai Euskal Herrian eta kanpoan ere; Leon, Avila, Lincoln (Estatu Batuak), Ghent (Belgika), besteak beste. Eta hala, datorren uztailean Italiako Assisi hirian izango dira.
Hemen duzue iragan udan, Licolnera joan aurretik, Valentin Manterolaren etxean eman zuten kontzertuko une bat.