Musika tailerreko ikasleen entzunaldia, bihar, Aita Marin

Baleike 2013ko mai. 15a, 12:22

Ostegunean Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako Musika Tailerreko ikasleek (4, 5, 6 eta 7 urte) entzunaldi bat eskainiko dute Aita Marin 18:30ean. Ikasleek perkusio txikiko tresna eta dantzen bitartez eskeiniko dute ikuskizunean, Pirritx eta Porrotxen "Ti kerja maite zaitut" eta "Masajea", "Olele moliba" abesti afrikarra, Carl Orff-en "Carmina Burana", Straussen “Tritsch tratsch” eta "Polka", Boccherini-ren "Seguidillas", Andersson-en "Idazteko makina" eta "Erloju sinkopatua" eta Prokofiev-en "zaldunen dantza" entzuteko aukera izango da. Musika tailerreko ikasle hauek aukera dute 4 urtetik aurrera musika gozatzen ikasteko eta egindako lana erakusteko.