Indamendi eguna ospatuko da igande honetan

Baleike 2013ko mai. 15a, 11:31

Indamendira joango dira igande honetan Inda-Mendi taldeko kideak. Goizeko 9:00etan Beheko plazatik aterako dira oinez Indamendira igotzeko. Atera baino lehen, tontorrean egingo den oparitxoen zozketarako zenbaki bat banatuko zaio pertsona bakoitzari. Gainera, goian hamaiketakoa egingo dute, salda, txorixo eta haragiarekin.

Tripa bete ondoren, iazko finalistak izan diren haurrek trofeo dotorea eta Larraitzera joateko gonbidapena jasoko dituzte. Hauek izan dira iazko mendizale apartak:

Irene Alvarez Unanue

Maria Amonarriz Aguirre

Jurgi Esnal Zuluaga

Ane Etxabe Yeregui

Araitz Garate Etxabe

IƱigo Mendizabal Eyang

June Santamaria Bulman

Naia Unanue Estevez

Bukatzeko, oparien zozketa egin eta Elkanora jaitsiko dira autobusa hartzeko eta Zumaiara bueltatzeko. Oraingoan ez da izenik eman behar. Eguraldi txarra egingo balu, Elkanon egingo lukete hamaiketakoa eta trofeo banaketa.