'Ocho apellidos vascos' pelikularako castinga egingo da larunbatean

Baleike 2013ko mai. 14a, 14:53

Uda honetan grabatuko den ‘Ocho apellidos vascos’ pelikulan figurante bezala agertzeko castinga egingo da larunbat honetan, hilaren 18an, Zarautzen, Zumaian eta Getarian.

‘Ocho apellidos vascos’ Emilio Martinez-Lazaro zuzendariaren azken pelikula da, Borja Cobeaga eta Diego San Jose dira gidoilariak eta Clara Lago, Karra Elejalde eta Carmen Machi arituko dira aktore lanetan.  Ekainaren 1etik eta uztailaren 16ra bitartean errodatuko da Gipuzkoako zenbait herritan.

Ekoizpen etxeak 18 eta 100 urte bitarteko 700 lagun behar ditu.

-Manifestazio batean agertzeko jende gaztea behar dute.

-Itsasoko herri batean agertuko diren andre-gizon edadetuak.

-Itsasgizon itxurako gizonezkoak.

-Afrikako eta ekialdeko itxura duten gizonezko eta emakumezkoak.

-Eskupilotan jokatzen dakiten gizonezkoak.

-Andaluziar itxurazko gizonezko eta emakumezkoak. Gitarra jotzen eta sevillanak dantzatzen dakitenak ere bai.

-Gazte kirolari eta gihartsuak.

-Ezaugarri hauek betetzen ez dituzten orohar.

Casting honetan parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali dezakete ochoapellidosvascos@temps.es helbidera (argazki batekin) edo 915558999 telefonora deitu.

Langabeziako prestazioa jasotzen ari direnek ez dute arazorik pelikulan parte hartzeko, administrazio aldetik bateragarria baita.