Adinekoen egoitzetako langileek greba mugagabea hasi dute gaur. Zumaian Otezuri Zentroko eta San Juan Egoitzako langileek egin dute bat grebarekin; Eguneko Zentroa ez da grebara joango, hura kudeatzen duen Eulen enpresak hitzarmen berria sinatu berri du eta.
Eusebio Gurrutxaga plazan jarri dute akanpalekua Zumaiako egoitzetako langileek. Txilibituak ahoan, protestan daude hitzarmen berri batean eskean. Goizetik iluntzera bitartean egongo dira langileak leku horretan, "jendea ohartu dadin zein den gure arazoa", dio langiletako batek. Denbora luzean akanpatu beharko dutenaren susmoa dute.
Adineko egoitzetako hitzarmena uztailaren 7an bukatuko da, beste lan sektore askotakoak bezala. Hitzarmen berri bat sinatzen bada, eta azken Lan Erreforma aplikatuta, estatu mailako langileen estatutua aplikatuko zaie langile hauek. Soldata jaitsieta eta lanordu kopurua handitzea suposatuko die langileei, "eta hainbat urtetan borroka egin ondoren lortutako baldintzak urratzea".
Gai honi buruzko informazio zabala duzue maiatzeko Baleike aldizkarian.