Dantza neoklasikoa, garaikidea eta funkya, bihar Maiatza Dantzan ekimenean

Baleike 2013ko mai. 10a, 11:19

Maiatza Dantzan ekimenaren bigarren txanda helduko da bihar. 19:30etik aurrera izango da Alai auzategian.

Aurtengo Maiatza Dantzan ekitaldi sorta pasa den asteburuan hasi zen III. Dantzara jaialdiarekin. Biharkoan hiru saio ikusteko aukera izango da: Pavis Beirasek zuzendutako dantza neoklasikoa eta garaikidea, eta funkya Janire Bracamonterekin.