Zumaia Cuban Boxing klubeko bi kide Astigarragako boxeo gauan

Baleike 2013ko mai. 10a, 09:25

Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolari bihar gauean (22:00etan) Astigarragako kiroldegian egingo den boxeo gauan lehiaketuko dira. Manuel Davila 'Lito'  (63,5 kilo) welter pisuan arituko da; Iker Arriola (75 kilo), aldiz, pisu ertainean. Biek ere Donostiako Boxing Club Anoetako aurkariak izango dituzte.