Elena Arboniesek bigarren saria eskuratu du Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan

Baleike 2013ko mai. 10a, 09:09

Pasa berri den asteburuan Euskadiko VII. Musikari Gazteen Lehiketa egin zen Donostian, Francisco Escudero Kontserbatorioak antolatuta. Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako Elena Arbonies klarinete ikasleak bigarren saria eskuratu zuen haize-egurrezko A mailan (16-19 urte bitartekoak).

Lehiaketa Euskadiko kontserbatorioetako, zein musika eskoletan ikasten ari direnei zuzenduta zegoen eta bertara hainbat lan aurkeztu behar izan zituzten. Elenaren kasuan, 25 minutuko garai ezberdinetako errepertorioko hiru lan ezagunek osatu zuten: C.M. von Weber-en 'Klarinetearentzako 1.go Kontzertua', F. Poulenc-en 'Sonata' eta W.A. Mozart-en 'Klarinete Kontzertua'.

Duela hilabete gutxi ere, Elenak EIOn (Euskadiko Ikasleen Orkestra Sinfonikoa) sartzea lortu zuen.