7ko futbol txapelketarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2013ko mai. 9a, 11:21

Ekainaren 3an hasi eta uztailaren amaierara bitartean 7ko futbol txapelketa jokatuko da Zumaian. Izen-emate epea dagoeneko zabalik dago.

Txapelketa ekainaren 3an hasiko da eta partidak egunero jokatuko dira Aita Mari futbol zelaian, astelehenetik ostiralera, 19:00etan hasita. Izena ematen duten taldeen arabera erabakiko da zer egunetan amaituko den txapelketa, baina uztailaren amaiera aldera izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.

Emakumezkoen txapelketa jokatzea ere proposatu da, baina izena ematen duen talde kopuruaren arabera erabakiko den emakumezkoen txapelketa izango den edo ez.

Izen-emateko epea dagoeneko zabalik dago. Informazioa eta dokumentazioa Lubaki kiroldegian eskuratu daiteke (943862021). Izena emateko azken eguna maiatzaren 29a izango da.