Bideoa: Beheko Plaza abesbatzaren lehen kontzertua Agustin Zubimendi zuzendariarekin

Baleike 2013ko mai. 8a, 20:59

Beheko Plaza adineko elkarteak omenaldia eskaini dio gaur eguerdian Agustin Zubimendiri. 25 urte daramatza Beheko Plaza Abesbatza zuzentzen. 43 urte zituela hartu zuen ardura eta gaur egun ilusio berbera mantentzen duela dio Agustinek. Zubimendirekin batera adinekoen abesbatza honetan 25 urte daramatzaten hiru abeslari ere omendu dituzte gaurkoan: Gurtzune Zubia, Pepita Irigoien eta Mari Carmen Aizpurua. Bideo honetan Agustin Zubimendi zuzendari zela adinekoen abesbatza honek eman zuen lehen kontzertuko pasarte bat duzue. 1988ko azaroaren 25ean izan zen eta Komentuan eman zuen kontzertua, Xixili Egunaren aitzakian.