Aurtengoa, V. edizioa izango da, eta zenbait nobedade izango ditu. Lasterketa nagusia 10:00etan hasiko da, eta iazko zirkuitu berdina izango du (31,200 kilometro) eta iaz bezala, Beheko Plazan izango du helmuga.
Ondoren, 10:20ean, junior mailako lasterketari eta lasterketa popularrari emango zaio hasiera. Hori izango da aurtengo berrikuntzetako bat. Lasterketan parte hartu nahi, baina ibilbide nagusia gehiegi denentzat, 15,200 kilometroko lasterketa egiteko aukera jarri da.
Lasterketa nagusia korritzeko, 500 parte hartzailek izango dute aukera, junior eta popularrenean, berriz, 200ek.
Lasterketei hasiera eman aurretik (9:45ean), urtero egin ohi den bezala, omenaldia egingo da. Aurtengoan, Iker eta Eneko Pou eskalatzaileak izango dira omenduak.
Aurtengoan ere, beste erkidegoetako selekzioetako parte hartzaileak Zumaian izatea espero da. Eta iaz bezala, koparako puntuagarriak izango dira bi lasterketak. Eta 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketa ere izango da.
Lasterketako araudia hemen eskuratu dezakezue: word dokumentoan edo pdf-an.